EREI Elkartasunerako Elkartea
  • Tejido Social
  • ONG
  • Convivencia y migración
EREI Elkartasunerako Elkartea errealitate migratzaileak ikusarazteko helburuarekin Oñatin sortutako ekimen bat da.

Migrazio-prozesuetan aurkitzen diren pertsonekin elkarlanean eta hauen parte-hartze zuzenaren bitartez, mundu mailako desberdintasunak eta hauen ondorioak ezagutarazi eta giza eskubideak sustatzeko helburuarekin gizartea eraldatzeko heziketa jarduerak eramaten ditu aurrera EREI elkarteak.

Temática

Dirigido a

Sector

Iniciativas destacadas

GREZIAKO ERREALITATE MIGRATZAILEAK
Greziako errealitate migratzaileak lehenengo pertsonan eta genero-ikuspegi batetik ezagutu eta ikusarazteko helburuarekin ikerketa lan bat burutu dugu Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntzaren kofinanziazioaren bitartez. 2022ko otsaila eta martxoan aurrera eramandako ikerketa lan honen emaitzak aldizkari batean bildu eta argitaratu ditugu.
Hitzaldia Oñatin
Giza Eskubideen defendatzaile, aktibista eta idazle afganiarra den Nadia Ghulam-en eskutik hitzaldi autobiografikoa, EREI Elkartasunerako Elkarteak antolatuta. Nadia Ghulam Kabul-en (Afganistan) jaio zen 1985ean eta gerra zibil baten, gosearen eta erregimen talibanaren ondorioak bizi izan zituen. Hala ere, aurrera egin zuen bere buruargitasun eta kemenari esker, 10 urtez bere burua mutiltzat aurkeztuz, bere familia elikatzeko. Noiz: Urriak 5, 19:00tan Non: Oñatiko Kultur Etxean