Sare Herritarra - Oñati
- Ehun Soziala
- Mugimendu soziala edo herritarra
- Bizilagunen parte-hartzea, elkarteak eta ekintza komunitarioa
Euskal preso, iheslari eta deportatu guztien giza eskubideen eta konponbidearen alde lan egiten duen pertsona ezberdinen artean osatutako herritarren sare bizi-bizia.
Nabarmendutako ekimenak
Etxera. Bidea. Gertu.
Izan Bidea dinamikaren baitan ezarritako 3.127.326 km-ko erronkari amaiera emango dio Sarek Urriaren 8an Donostian, ondoren jaialdi bat antolatu duelarik. “urriaren 8an erronka honi amaiera eman ez ezik, urte luzeetan urruntze-politikaren amaieraren alde aritu diren herritar guztiak batu nahi ditugu, politika honen amaiera gauzatzen ari den honetan, berau egi bihurtzeko emaniko bultzada eskertu eta guztiona den lorpen hau guztiz gauza dadin aldarrikatzeko”