Ingo Xonau!
  • Ehun Soziala
  • Talde informala edo kolektiboa
  • Euskara
Oñatin hitanoa biziberritzeko sortu zen “Ingo xonau!” proiektua, Andrazkoen hika -noka- galtzen ari zen herrian: ezer egin ezean, hamarkada gutxi barru desagertu egingo zen. Herritar taldetxo bat bildu zen eta berreskuratzen saiatzea erabaki zuten. Badiharduguk hartu zuen elkarrizketak egiteko eta proiektua gidatzeko ardura, herriko beste eragile batzuen parte-hartzearekin. Elkarrizketak Ahotsak.eus proiektura bideratu dira. Ondoren, hitanoaren erabileran eragiteko hainbat bide jorratu dira.

Gaiak

Nori zuzendua edota Norentzat

Sektorea

Nabarmendutako ekimenak

Hikalaguna
2020ko otsailean Hikalaguna antolatzeko bilera egin genuen. 60 lagun inguru animatu ziren, 16 urtetik gorakoak. Gehienak emakumeak. 6 taldetan banatuta, astean behin mintzapraktika egiten hasi ziren. COVID19aren eraginez, talde gehienek biltzeari utzi zioten (bakan batzuek mintzapraktika birtualak egin zituzten). Irailean berriro ipini genuen abian hikalaguna, 5 talderekin, eta berriro geratu zen bertan behera. Berriz aktibatzeko asmoa daukate, egoerak uzten duenean.
“Oñatiko hika poltsikaran”
“Oñatiko hika poltsikaran” liburuxka argitaratu genuen, 2020ko azaroaren hasieran. Hitanoari buruzko oinarrizko informazioa eta aditz-taulak, ilustrazioekin eta adibideekin, poltsikoan eramateko moduko neurrian (10x10 zm). 2.000 ale plazaratu genituen. Besteak beste hikalagunen artean, hika ikastaroetan eta ikastetxeetan banatzeko.
Ikus-entzunezkoak
Jasotako testigantzekin beste 3 bideo prestatu genituen, 2020. urtean zehar: Oñatin hika zeinekin? Oñatiko noka berreskuratzen: esperientziak Zer egin Oñatiko noka modan jartzeko?
Hika ikasteko APPa
Eskuko telefonorako aplikazioa da. Modu errazean, jolasean, hika ikasteko aukera ematen du. Badihardugu euskara elkarteak garatu du, CodeSyntax-ekin elkarlanean, Oñatiko Udalarentzat. Jolastuz ikasi: modu errazean, jolasean, ia konturatu gabe 5 astean hitanoaren oinarriak ikasteko aukera ematen du. Hitanoaren oinarri teorikoak eskaintzen ditu, baina ikasketa-prozesuaren funtsa galdera-erantzun estiloko jokoa da. Doakoa da eta PlayStoren dago eskuragarri.